Egiaztapen formala (informatika)

Egiaztapen formala (hardware eta softwareen sistemei dagokionez), algoritmo jakin bat espezifikazio formal batekiko zuzena dela frogatzean datza, horretarako matematikak eskaintzen dituen metodo formalak medio direlarik.[1]

Algoritmo hauen egiaztapena gauzatzako, dagokion sistemaren (hardware edo softwarea, kasuak kasu) eredu matematiko abstraktu batean oinarritzen den froga formal bat eman behar da. Hauek dira sistemen eredutzat erabiltzen diren eredu matematiko batzuk: egoera makina finituak, etiketadun igarotze sistemak, Petriren sareak, bektore batuketarako sistemak, automata denborizatuak, automata hibridoak, prozesuen aljebra, semantika operazionala eta Hoareren logika.[2]

  1. Sanghavi, Alok (21 May 2010). "What is formal verification?". EE Times_Asia.
  2. Introduction to Formal Verification, Berkeley University of California, Retrieved November 6, 2013

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne